206. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, irabazi-asmorik gabeko erakundeei 2024an ediziorako laguntzak emateko. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 788023.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatorias/788023).

Deialdiaren xedea:

Deialdiaren xedea da laguntza ekonomikoa ematea irabazi-asmorik gabeko entitateei, liburu edo aldizkariak argitara ditzaten, gai harturik Iruña eta bertako kultura, folklorea, pertsonaiak eta historia, paperezko euskarrian nahiz euskarri elektronikoan.

Onuradunak:

Onuradun izaten ahalko dira dirulaguntza jasotzeko baldintzak betetzen dituzten pertsonak edo entitateak, jarraian azaltzen diren inguruabarretan badaude, eta Dirulaguntzen ordenantza orokorraren 10. artikuluan ezarritako debekuetako bat ere ez badute.

–Irabazi-asmorik gabeko entitatea izan behar du, eta haren estatutuetan agertuko da helburu kulturala duela.

–Legez eratuta egon behar du deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baino urtebete lehenagotik.

–Egoitza soziala eta fiskala Espainian izan behar du.

Helburua:

Deialdi honen helburua da argitalpenak sortu eta plazaratu daitezen sustatzea (liburuak edo aldizkariak), lotura zuzena dutenak Iruñearekin eta bertako kulturarekin, folklorearekin, pertsonaiekin eta historiarekin, udalerriaren identitatea bultzatzen dutenak eta laguntzen dutenak Iruñeko kulturaren sustapenean, edozein ikuspuntutatik: historia, lurraldea, gizartea, etab.

Oinarri arautzaileak:

Dirulaguntzen deialdi publikoa, norgehiagokako araubidean, irabazi-asmorik gabeko kultura eta arte entitateentzat, betiere laguntzen badute Iruñean kultura zabaltzen, denetariko adierazpideen bidez.

Zenbatekoa:

10.000 euro.

Eskabideak aurkezteko epea:

Eskabideak hilabeteko epean aurkeztu beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

Iruñean, 2024ko irailaren 30ean.–Kulturako, Jaietako, Hezkuntzako eta Kiroleko zinegotzi ordezkaria, Maider Beloki Unzu.

Iragarkiaren kodea: L2414150