206. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa xehatua, VS-1 sektorearen plan partzialean eta V/GSA2 sistema orokor atxikian, Udal Planeko ARS-1 banaketa eremuan. Zehazki, hirigintzako araudiaren 5. artikulua ("Beheko solairuetako erabilerak, zehaztuta") aldatuko da. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko irailaren 23an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 23-SEP-24 (5/UV).

"Espedienteko agiriak ikusirik, eta bat etorriz 2024ko irailaren 12ko egokitasun-txostenarekin eta Hirigintza Gerentziako aholkularitza juridikoko zuzendariak 2024ko irailaren 13an emandako txostenarekin, honako hau

ERABAKITZEN DA:

1. Hasiera batez onestea agiri hau: "Aldaketa xehatua, VS-1 sektorearen plan partzialean eta V/GSA2 sistema orokor atxikian, Udal Planeko ARS-1 banaketa eremuan. Zehazki, hirigintzako araudiaren 5. artikulua ("Beheko solairuetako erabilerak, zehaztuta") aldatuko da". Aldaketaren helburua da araudi batera ekartzea Txantrea Hegoaldea Plan Partzialeko memoriaren 3. apartatuan ezarritakoa beheko solairuetako erabilera zehaztuei buruz eta beheko solairu batzuetan etxebizitzak egiteko ezintasunari buruz.

2. Hasierako onespen honen bidez, bada, eten da beheko solairuak merkataritza-jarduerarako erabili ordez etxebizitzetarako erabiltzeko lizentziak emateko prozedura, ulertzen baita lizentzia horiek ez datozela bat Txantrea Hegoaldea Plan Partziala aldatzeko izapidetzen ari den araudi berriarekin. Aldaketa hori, hain zuzen, erabaki honen lehenbiziko puntuan onetsi da.

Lizentziak emateko prozedura eten da, eta erabaki hori jakinarazi eginen zaie lizentziak jaso aurretik lizentzia eskaerak aurkeztu dituztenei.

3. Espedientea jendaurrean jartzea hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta orobat hemengo egunkarietan iragarkia jartzea.

4. Erabaki hau Iruñerriko Mankomunitateari jakinaraztea».

Iruñean, 2024ko irailaren 25ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2413895