206. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Xehetasun-azterketa, S-1 sektoreko Plan Partzialeko eta GSA-2 Sistema Orokorreko 2. lurzatian, U.I V (Txantrea) unitatean. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko irailaren 23an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 23-SEP-24 (4/UV).

«Ikusi da S-1 sektoreko Plan Partzialeko eta GSA-2 Sistema Orokorreko 2. lurzatirako xehetasun-azterketa, U.I V (Txantrea) unitatean, Artrum Arquitectura SLPk aurkeztutakoa Proyectos y Obras San Julián SLren ordezkari gisa, eta bat etorriz Hirigintza Gerentziako arkitektoak 2024ko irailaren 4an emandako txostenarekin, bai eta Hirigintza Gerentziako legelariak 2024ko irailaren 5ean emandako txostenarekin ere, honako hau

ERABAKITZEN DA:

1. Hasiera batez onestea agiri hau: S-1 sektoreko Plan Partzialeko eta GSA-2 Sistema Orokorreko 2. lurzatirako xehetasun-azterketa, U.I V (Txantrea) unitatean. Haren helburua da Txantrea Hegoaldea Plan Partzialeko 2. etxe-sailean ezartzea, funtsean, planeko gainerako etxe-sailetako baldintzak, honako alderdi hauei dagokienez: hegalkinak, atzeraemanguneak eta materialak. Horretarako, bada, Txantrea Hegoaldea Plan Partzialeko Hirigintzako Araudiaren 19.1 artikuluan ezarritako baldintzak aldatu beharko dira. Proyectos y Obras San Julián SLk sustatu du xehetasun-azterketa.

2. Espedientea jendaurrean jartzea hogei egun balioduneko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta Udaleko iragarki-taulan eta tokiko hedabideetan paratzea.

3. Erabaki hau jakinaraztea Iruñerriko Mankomunitateari eta Artrum Arquitectura SLPri, Proyectos y Obras San Julián SLren ordezkaria baita».

Iruñean, 2024ko irailaren 24an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2413850