2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ODIETA
Aldaketa, Udal Plan Orokorrean, energia berriztagarrien azpiegiturak paratzeko modua arautzeko. Hasierako onespena
Odietako Udalak, 2024ko irailaren 24an egindako ohiko osoko bilkuran, espediente hau onetsi zuen hasiera batez, Odietako Udalak sustatuta: "Odietako Udal Plan Orokorreko determinazio egituratzaileen aldaketa, Odietako udalerriko lurzoru urbanizaezinean energia berriztagarrien azpiegiturak (parke eolikoak, eguzki-baratzeak) haize-paratzeko modua arautzeko".
Espedientea jendaurrean egonen da udal honen Idazkaritzan, hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren ondorioetarako; zehazki, 49. (1.a eta 2. apartatuak), 77.3, 71. eta 79.1 artikuluetan eta haiekin bat heldu direnetan ezarritako ondorioetarako (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen testu bategina).
Erripan (Odieta), 2024ko irailaren 24an.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.
Iragarkiaren kodea: L2414008