2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MARTZILLA
Baso-aprobetxamenduen enkante publikoa
Martzillako Udalak, irailaren 13an Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko zuzendariak emandako 165/2024 Ebazpenaren bidez baimenduta, enkante publikoa eginen du, gutun-azal itxien bidez, honako baso-aprobetxamendu hau adjudikatzeko:
–Populus x euramericana espezieko lote bakarra, katastroko 4. poligonoko 741. eta 750. katastro-lurzatietan. Lurzati horiek bat datoz 1b unadarekin, eta Martzillako herri-lurretan dago, Sotorramal alderdian. Gutxi gorabehera 3,98 hektarea ditu, eta haren zur bolumena 1099 metro kubikokoa da.
- Hasierako prezioa: 87.920 euro (BEZik gabe). Ez da onartuko prezio horretatik beherako eskaintzarik.
- Behin-behineko fidantza: Kontratuaren balio zenbatetsiaren %2.
- Baldintza agiria interesdunen eskura dago, udaletxeko bulegoetan eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian.
- Enkantearen behin-behineko adjudikazioaren ondoren, iragan beharko da emaitza seiren bat hobetzeko epea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 229.6 artikuluari jarraituz.
Enkantean parte hartzeko proposamenak gutun-azal itxien bidez aurkeztuko dira, Martzillako Udalaren bulegoetan (La Cava plaza, 1) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 16.4 artikuluan adierazitako tokietako batean. Proposamenak 15 egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, iragarki hau Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratu eta biharamunetik hasita, azkeneko eguneko 14:00ak arte.
Proposamenak irekitzea: Martzillako Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratuko da zer toki, egun eta ordutan irekiko diren proposamenak.
Martzillan, 2024ko urriaren 1ean.–Alkatea, M.ª Esther Villanueva Ucar.
Iragarkiaren kodea: L2414199