206. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI

Pirinioen hegoaldeko isurialdeko bide naturala (Irati trenaren zatia) berreskuratzeko proiektua. Behin betiko onespena

Lizoainibar-Arriasgoitiko Udalaren erabakia, 2024ko abuztuaren 28koa, zeinaren bidez behin betiko onesten baita honako proiektu hau: "Lizoainibar-Arriasgoiti udal-mugartean, Pirinioen hegoaldeko isurialdeko bide naturala (Irati trenaren zatia) berreskuratzeko proiektua egokitzea", eta, era berean, onesten da proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda.

Lizoainibar-Arriasgoitiko Udalak, 2024ko apirilaren 11ko osoko bilkuran, erabaki zuen aipatutako obren proiektua onestea eta hasiera batez onestea proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda, eta jendaurrean jartzea hamabost egunez.

Epe horretan zenbait alegazio jaso dira. Hona hemen erantzunak:

1.–Lizoaingo 1. poligonoko 161. lurzatiaren (LIZ-03) jabeak eskatzen du argitzeko zer bide hartuko duen NA-2322ko bi areketatik jaisten den urak, eta eskatzen du honako aukera hau aztertzeko: ponparen emaria proiektatutako beste arekara eramatea tuneletik zehar.

Alegazioari erantzunez, adierazten da NA-2322 errepidearen drainatzea egungoaren berdina izanen dela, azpiko pasabidea amaitu ondoren. Beharrezkoa izanen da lurretako arekak 560-A lursailetik birjartzea, NA-150 errepidearekiko paraleloan. Azpiko pasabideak ez du ponparik; drainatze-eroanbide bat proiektatu da, NA-150 errepidearekiko paraleloan, "Barranco de la Venta" sakaneraino. 161. eta 160. lurzatien afekzioa minimizatzeko, drainatze-eroanbide hori diametro txiki batekin kalkulatu da (0.8 diametro), eta, horrela, haren afekzioa NA-150 errepidearen egungo arekara mugatuko da, ahal den neurrian.

2.–Lizoaingo 5. poligonoko 316. lurzatiaren jabekideetako batek (LIZ-12) eskatu du finkarako sarbide bat egokitzeko, egungo nekazaritza makinak sartzeko modukoa.

Alegazioari erantzunez, adierazi da sarbide berri bat eginen dela, egungoaren hegoaldean, nekazaritzako makinak normaltasunez sartu ahal izateko.

Horiek horrela, honako hau erabaki da:

1.–Behin betiko onestea "Lizoainibar-Arriasgoiti udal-mugartean, Pirinioen hegoaldeko isurialdeko bide naturala (Irati trenaren zatia) berreskuratzeko proiektua, bai eta proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda" ere. Horrenbestez, onura publikokoa dela deklaratzen da, eta onespen horretan ondasun eta eskubide horiek okupatu beharra inplizituki deklaratua geratzen da, bat etorriz Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 10. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 215.2 artikuluan ezarritakoarekin, eta kontuan hartuta aurkeztutako alegazioak.

2.–Eskatzea Nafarroako Gobernuari, horretarako organo eskuduna den aldetik, ukitutako ondasun eta eskubideak lehenbailehen okupatu beharrekoak direla deklaratzeko, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren ondorioetarako, egokitu egin behar delako 1+100/1+220 KParen arteko bide naturalaren zatia, NA-150 errepidearen, Azparako NA-2321 errepidearen eta Mendiorozerako NA-2322 errepidearen arteko elkargunearen iparraldean dagoen azpiko pasagunearen bidez, eta, horrela, oinezkoen eta txirrindularien segurtasuna bermatu.

3.–Behar den kreditua atxikitzea, proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen balio justua ordaindu ahal izateko.

4.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita haren laburpena Foru Komunitateko egunkari batean ere, eta Lizoainibar-Arriasgoitiko Udalaren iragarki-taulan paratzea.

5.–Erabaki hau jakinaraztea ukitutakoei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

Berraztertzeko errekurtsoa, Lizoainibar-Arriasgoitiko Udalari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina; edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina; edo bestela, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen denetik aitzina.

Lizoainen, 2024ko irailaren 24an.–Alkatea, Koldo Albira Sola.

Iragarkiaren kodea: L2413840