206. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Aratzuriko Santa Luzia kaleko 61,74 metro karraturen kalifikazio juridikoa aldatzea, soberako lurzati deklaratzeko. Hasierako onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2024ko irailaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 61,74 metro koadroko lurzati baten kalifikazio juridikoa aldatzea. Lurzati hori Aratzuriko Santa Luzia kalean dago, eta 2. poligonoko 326. eta 583. lurzatiek inguratzen dute. Aldaketa horren bidez lurzati horren kalifikazio juridikoa aldatu eginen da (jabari publikokoa izatetik ondarekoa izatera igaroko da), ondoren soberako lurzati deklaratzeko. Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, egokitzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen jendea hartzeko ordutegian.

Oltza Zendean, 2024ko irailaren 27an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2414104