2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CAPARROSO
Aldaketa Udalaren hirigintza-planean, UC.7 unitateari dagokionez. Hasierako onespena
Caparrosoko Udalak, 2024ko irailaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egituratzaile bat Udalaren hirigintza-planean, UC.7 unitateari dagokionez. Aldaketa hori Caparrosoko Udalak sustatu zuen, eta Juan Cruz Lasheras Guilzuk, Etxebizitza eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoko arkitektoak, idatzi zuen, 2024ko abuztuaren 7an.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten, udal bulegoetan, eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.8 eta 77.2 artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Espedientea udal bulegoetan dago interesdunen eskura, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:30 arte, bai eta web helbide honetan ere: http://www.caparroso.es/actualidad/tablon-2/.
Caparroson, 2024ko irailaren 27an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.
Iragarkiaren kodea: L2414090