1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
324E/2024 EBAZPENA, urriaren 2koa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aurrekontua handitzen eta aurrekontu igoera baimentzen baita errepideko garraio zerbitzua ematen duten enpresa pribatuek bidaiarien eta salgaien garraiorako erabiltzen dituzten flotak eraldatzeko laguntzen deialdian, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. DDBN identifikazioa: 631277.
Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak maiatzaren 27an emandako 84E/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen "Errepideko garraio zerbitzua ematen duten enpresa pribatuek bidaiarien eta salgaien garraiorako erabiltzen dituzten flotak eraldatzeko laguntzak" dirulaguntzen deialdia, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.
Deialdi horren funtsak datoz Nafarroako Foru Komunitateari azaroaren 16ko 983/2021 Errege Dekretuaren bidez zuzenean emandako laguntzetatik; izan ere, errege dekretu horretan onetsi zen zuzeneko laguntzak ematea autonomia erkidegoei eta Ceuta eta Melilla hiriei, errepideko garraio zerbitzua ematen duten enpresa pribatuek eta garraio pribatu osagarria egiten duten enpresek bidaiarien eta salgaien garraiorako erabiltzen dituzten flotak eraldatzeko, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.
Garraio eta Mugikortasuneko Estatuko idazkariak 2024ko ekainaren 14an emandako ebazpen baten bidez bigarrenez handitu zen aurrekontua. Ebazpen horretan, Nafarroako Foru Komunitateari esleitutako aurrekontuari 312.272,29 euro gehitzea onetsi zen.
Aurrekontua handitzea onartu ondoren eta zeharkako kostuak kenduta, deialdi honen zuzkidura ekonomikoari gehitzen zaion zenbatekoa 302.904,12 eurokoa da, honela banatuta:
DEIALDIA | 2022 | 2023 | 2024 | 2025 | GUZTIRA |
1. jarduera: Txatar bihurtzea | - | - | 302.904,12 | - | 302.904,12 |
2. jarduera: Karbono gutxiko energia alternatiboetako ibilgailuak erostea | - | - | - | - | - |
3. jarduera: «Retrofit» edo ibilgailuen propultsio modua aldatzea | - | - | - | - | - |
4. jarduera: Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegiturak ezartzea | - | - | - | - | - |
5. jarduera: Tren-autobideetarako erdi-atoiak erostea | - | - | - | - | - |
Guztira | - | - | 302.904,12 | - | 302.904,12 |
Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. 3. oinarria aldatzea, deialdiaren aurrekontu-zuzkidurari dagokionez, eta gastua baimentzea, aurrekontua handitzea onartu baita, ebazpen honen azalpen zatian adierazitako moduan.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2024ko urriaren 2an.–Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.
Iragarkiaren kodea: F2414271