206. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Akats zuzenketa iragarki honetan: "Kontribuzio bereziak ezarri eta arautzea euri-uren sareak eta zoladura berritzeko obretarako, Príncipe de Viana kalean. Behin betiko onespena"

Akatsak atzeman dira osoko bilkurak 2024ko uztailaren 24an hartutako erabakian ("Kontribuzio bereziak ezarri eta arautzea euri-uren sareak eta zoladura berritzeko obretarako, Príncipe de Viana kalean. Alegazioak ebaztea eta behin betiko onestea"). Erabakia 2024ko 165. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 13an.

Hortaz, 2024ko irailaren 26an osoko bilkuran, akatsak zuzentzea erabaki zen. Hona hemen zuzenketak:

1. Zergadunen behin betiko zerrenda aldatzea (I. eranskinekoa), Príncipe de Viana kaleko obrak Soledad Jiménez Resanorena den 9. poligonoko 58. lurzatian duen eraginari dagokionez. Izan ere, hasieran 19,16 metro lineali eraginen ziola jasota badago ere, hark alegazio bat aurkeztu zuen (eragindako metro linealetatik 11,03 metro kentzeko), eta, hortaz, eragindako metro linealen kopuru zuzena 8,13 da.

2. Eragindako guztizko metro linealak murriztu direnez (186,72 metrotik 178,59 metrora), kostuak zuzendu behar dira, eta, hortaz, kontribuzio berezien bidez finantzatuko den zenbatekoa 15.180,15 eurokoa da.

3. Erabakiaren xedapen-zatiaren bigarren puntua (2.1.b) Príncipe de Viana kaleko oinarriei eta kuotei buruzkoa da, eta bertan zuzenketa hau egin behar da:

Honela dioen tokian:

b) Behin-behineko zenbatekoa finkatzea, onuradunen artean banatzekoa: 15.871,20 euro, hau da, Caparrosoko Udalak bere gain hartzen duen obra kostuaren %10,47.

Honela behar du:

b) Behin-behineko zenbatekoa finkatzea, onuradunen artean banatzekoa: 15.180,15 euro, hau da, Caparrosoko Udalak bere gain hartzen duen obra kostuaren %10,01.

Caparroson, 2024ko irailaren 27an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2414085