206. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Herri-lurrak okupatzea, 13,2 kV-eko linea elektrikoaren proiektua gauzatzeko Caparrosoko azpiestaziotik El Saso industrialderaino. Jendaurrean jartzea

Udalak, 2024ko irailaren 26ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen baimena ematea Nafarroako Gobernuko Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuari, herri-lurrak okupatzeko, lurpeko linea elektriko bat paratu beharrez. Horretarako baldintza-agiria ere onetsi zuen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 215. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, erabaki hori jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta alegazioak aurkez ditzaten.

Espedientea Udalaren bulegoetan aztertzen ahalko da (Espainia plaza 12, Caparroso), astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era. Udalaren egoitza elektrikoan ere kontsultatzen ahalko da (https://sedeelectronica.caparroso.es) eta haren bidez aurkeztu alegazioak.

Caparroson, 2024ko irailaren 27an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2414084