2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Bidegorria eta oinezkoentzako bidearen (Bidasoko Bide Berdea) zatia egokitzea. Kalifikazio juridikoa aldatzeko hasierako onespena
Baztango Batzar Nagusiak, 2024ko urriaren 1ean egin ohiko bilkuran, kideen legezko kopuruaren gehiengo osoaren aldeko botoarekin, honako akordioa hartu zuen:
1. Hasiera batean onartzea proiektuaren eraginpean dauden lursailen eta/edo Baztango Batzar Nagusiaren herri-izaerako lurren kalifikazio juridikoa aldatzea, bide publiko gisa, "Bidasoko Bide Berdea", jabari publikoko ondasun-izaera hartzeari dagokionez, Batzarraren eskumena den barrutian barrena igarotzen den tartean.
2. Akordio hau jendaurrean jartzea hilabeteko epean, espedienteari alegazioak aurkeztu ahal izateko, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Baztango Batzarreko iragarki-taulan argitaratuz.
Baztanen, 2024ko urriaren 1ean.–Batzar-burua, Fernando Anbustegi Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2414423