2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Hitzarmenak hainbat erakunderekin
Baztango Udalak, 2024ko irailaren 26an egin ohiko osoko bilkuran, hitzarmen hauek onartu zituen:
8. akordioa: "Foru plazako udal eraikina egokitzeko, jubilatuen etxerako eta bertze erabilera batzuetarako" obra burutzeko zuzeneko dirulaguntza ematea.
9. akordioa: "Elizondo ikastetxe publikoko kanpoko arotzeria berritzeko" zuzeneko dirulaguntza ematea.
10. akordioa: "Baztan Ikastolako kanpoko arotzeria berritzeko" zuzeneko dirulaguntza ematea.
11. akordioa: Saharaztan elkartearekin lankidetza-hitzarmena.
Aditzera ematen da, eraginkortasun osoa izan dezan.
Baztanen, 2024ko irailaren 26an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2414161