2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Iruritako EU-3 egikaritze-unitaterako urbanizazio-proiektua, Zaldubiako industrialdea handitzeko. Behin betiko onespena
Baztango Udalak, 2024ko irailaren 26an egin ohiko osoko bilkuran, 7. puntuan, behin betikoz onetsi zuen Iruritako EU-3 egikaritze-unitaterako urbanizazio-proiektua, Zaldubiako industrialdea handitzeko, Inmobiliaria Mendinueta SLk sustatua.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatuarekin bat.
Baztanen, 2024ko irailaren 26an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2414080