2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARBIZU
Sakanako bizikleta-ibilbidearen proiektua gauzatzea. Akats zuzenketa
2024ko 186. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 12an, argitaratu zen Sakanako bizikleta-ibilbidearen proiektua gauzatzeko zuzeneko okupazioari buruzko iragarkia (Sakanako Mankomunitateak sustatua). Arbizuko Udalak hartan akatsak atzeman ditu (zuzeneko okupazioaren xede diren metro karratuak bereizteari buruzkoak), eta hortaz, zuzendu eginen ditu.
Ikusi da 92 metro koadro (guztizko 582 metro koadrotatik) nahitaez desjabetu behar direla, zuzenean okupatu ordez; hortaz, zuzendu egiten da erabili beharreko prozedura. Aldaketa honek ez dio eragingo azalerari edo helmugari, eta hortaz helburua lehengo bera izanen da, bizikleta-ibilbidea egitea eremu berean. Jabeak berberak izanen dira, goian aipatu iragarkian agertzen den moduan.
Horrenbestez, argitaratutako iragarkiari honako informazio hau gehitzen zaio:
"1. Zuzenean okupatu behar diren lurren deskribapena:
Okupatu behar diren lurrak honako sailkapen hau dute Arbizuko Udal Plan Orokorrean: SU-NC-2, UE-1. Plan hori behin betiko onetsi zen 2017ko otsailaren 8ko 12E Foru Aginduaren bidez (2017ko 35. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 20koa). Okupatzeko den zatia bide publiko gisa sailkaturik dago. Hala ere, zati bat (92 metro koadro) landa-lur gisa kalifikatuta dago, eta, beraz, nahitaezko desjabetze bidez okupatuko da.
–Okupatuko den katastro-lurzatia: 02-13.
–Lurzatiaren azalera, guztira (katastroko datuak): 15.732,31 m².
–Lurzati urbanizaezina: 13.431,48 m².
–Hiri-lurzatia: 2.300,80 m².
–Okupatu beharreko lurzatia: 582,00 m².
–Okupatu beharreko zatia (hiri-zatia): 490,00 m².
–Okupatu beharreko zatia (zati urbanizaezina): 92,00 m².
–Aprobetxamendu subjektiboa (garbia), okupatuko den hiri-lurzoaruaren zatiari dagokiona: 189,16 aprobetxamendu unitate.
–Aprobetxamendua eginen den exekuzio-unitatea: UE-1. SU NC-2.
Aprobetxamendu-unitateak (UA) banaketa eremuaren erabilera bereizgarriari dagozkio, babes araubideko etxebizitzenari, alegia.
Arbizun, 2024ko irailaren 25ean.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.
Iragarkiaren kodea: L2414422