2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ADIOS
Hiri-jarduketarako plan berezia, ADD-1 jarduketa asistematikoko eremuan. Hasierako onespena
Alkatetzaren 2024ko irailaren 26ko ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezi bat, helburu duena indarrean dagoen Adiosko Udal Plan Orokorreko determinazioak egokitzea Adiosko Udalak eta Adiosko San Andres sozietate kooperatiboak 2021eko azaroan sinatutako hirigintza-hitzarmenaren edukira, Adiosko (Nafarroa) hiri-lurzoru finkatuan dagoen ADD-1 jarduketa asistematikoko eremuari dagokionez. Zehazki, eremu horretarako aurreikusitako alderdi hauei eragiten die erabakiak: ondare bilakatzen ahal den aprobetxamendua, erabilera eta bizitegi tipologiak.
Espedientea ikusgai dago Udal Idazkaritzan, eta jendaurrean egonen da hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok aztertu eta egokiak iruditzen zaizkion alegazioak aurkez ditzan epe horretan.
Adiosen, 2024ko irailaren 26an.–Alkatea, Miguel Ansa Reta.
Iragarkiaren kodea: L2414029