206. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABARTZUZA

Borondatezko birpartzelazio-proiektua Udal Planean (AR-2 banaketa eremua, N2 sektoreko unitatea). Hasierako onespena

Abartzuzako Udaleko alkateak, 2024ko irailaren 13an emandako ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zuen borondatezko birpartzelazio-proiektu bat Abartzuzako Udal Planean (AR-2 banaketa eremua, N2 sektoreko unitatea). Proiektu hori Abartzuzako Udalak sustatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.

Abartzuzan, 2024ko irailaren 13an.–Alkatea, Diego Sainz Fernández.

Iragarkiaren kodea: L2414125