206. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, plantillako zuzenbideko lizentziadunaren lanpostu hutsa (A maila) lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko Bete gabe gelditu dela deklaratzea

Alkatetzaren irailaren 18ko 3062/2024 Ebazpenaren bidez, deklaratu zen bete gabe gelditu dela deialdi hau: deialdia, plantillako zuzenbideko lizentziadunaren lanpostu hutsa (A maila) lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko. Deialdi hori 2024ko 176. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 29an.

Hautaketa-prozesuan onartua izateko epea iragan da, eta ikusi da ez dela deialdi horretan parte hartzeko eskaerarik jaso.

Horrenbestez,

EBATZI DUT:

Lehena.–Adieraztea deialdi honetako lanpostua bete gabe utzi dela, izangai falta izan delako parte hartzeko eskabideak aurkezteko epean: deialdia, plantillako zuzenbideko lizentziadunaren lanpostu hutsa (A maila) lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko.

Bigarrena.–Ebazpen hau argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta dagokion deialdiaren aipamenean, Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan.

Tuteran, 2024ko irailaren 25ean.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2414064