206. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Berraztertze-errekurtsoa Iruñeko Udaltzaingoko inspektoreordearen 6 lanpostu betetzeko deialdiaren kontra

Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabaki hau hartu zuen 2024ko irailaren 23an egindako bilkuran:

Ignacio Serna Arrizabalaga jaunak berraztertze-errekurtsoa jarri du Iruñeko Udaltzaingoko inspektoreordearen 6 lanpostu betetzeko deialdiaren –2024ko 122. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 13koan, argitaratua– kontra. Errekurtsoan deialdiaren 3.1.1 d) oinarria deusestatzera premiatzen da, bat ez etortzeagatik Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen 69.7. artikuluan xedatutakoarekin, zeinetan hauxe adierazten baita deialdira sartzeko betekizun gisa: "d) Bigarren jarduerako administrazio-egoeran deklaratua ez egotea".

Bestalde, Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen 69.7. artikuluan hauxe jasota dator Nafarroako Polizien administrazio-egoerari dagokionez: "ezin izanen dute parte hartu lanpostu-igoerarako edo lanpostu-betetzeko prozeduretan, salbu eta eskuratu nahi den lanpostu berria ere ez den bigarren jarduerako egoera administratiboan betetzeko modukoa".

Foru lege honetan xedatutakoa ikusirik, eta kontuan hartuta deialdi honen xede diren plazez bezainbatean aldez aurretik lekualdatze-lehiaketa bat egin behar dela eta bigarren jarduerako plazaren bat hutsik gera daitekeela, oinarriak legez ezartzen den salbuespena aurreikusi eta prebenitu behar du.

Horregatik guztiagatik, hain zuzen ere, deialdiak aipatu Foru Legearen 69.7. artikuluan xedatutakoa jaso behar du. Beraz, egoki da txanda murriztuari dagokion 3.1.1. d) oinarria eta txanda irekiari dagokion 3.1.2. d) oinarria aldatzea.

Horregatik guztiagatik, oinarrietako bi apartatu horietan idatzitakoaren ordez, hauxe jarriko da: "Bigarren jarduerako administrazio-egoeran deklaratutako langileek ezin izanen dute parte hartu prozedura honetan, salbu eta eskainitako plazak bigarren jarduerakoak izan badaitezke".

Horregatik guztiagatik, honako hau

ERABAKITZEN DA:

Lehena.–Ignacio Serna Arrizabalaga jaunak jarritako berraztertze-errekurtsoa baiestea, eta 3.1.1. d) eta 3.1.2. d) oinarriak aldatzea, apartatu horietako testuaren ordez, hauxe idatzita:

"Bigarren jarduerako administrazio-egoeran deklaratutako langileek ezin izanen dute parte hartu prozedura honetan, salbu eta eskainitako plazak bigarren jarduerakoak izan badaitezke".

Hori guztia, Nafarroako Poliziei buruzko 23/2018 Foru Legearen 69.7. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Bigarrena.–Erabaki hau eta deialdia aldaturik argitaratzea hala Nafarroako Aldizkari Ofizialean nola Udalaren webgunean, eta prozesuan parte hartzeko epe berriak irekitzea.

Erabaki horren kontra honako errekurtso hauek paratzen ahal dira:

a) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta hortik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2024ko irailaren 23an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2413912