2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Berraztertze-errekurtsoa, Iruñeko Udaltzaingoko inspektoreordearen 6 lanpostu betetzeko deialdiaren kontra
Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabaki hau hartu zuen 2024ko irailaren 23an egindako bilkuran:
José Javier Soto Blanco jaunak berraztertze-errekurtsoa jarri zuen 2024ko uztailaren 12an Iruñeko Udaltzaingoko inspektoreordearen 6 lanpostu betetzeko deialdiaren –2024ko 122. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 13koan, argitaratua– kontra. Errekurtsoan deialdia aldatzera premiatzen zuen, italieraren ezagutza merezimendu gisa balora dadin ingelesa, frantsesa eta alemana baloratzen diren modu berean.
Europar Batasuneko hiru hizkuntza horiek baloratzea, eta erabiltzen diren Europako beste hizkuntza ofizial batzuk ez baloratzea, ez da hemen aurkaratutako deialdiari dagokion kontu isolatu eta justifikatu gabea. Aitzitik, modu koherentean erantzuten dio Europar Batasuneko hizkuntzei emandako tratamenduari, bai hezkuntzaren arloan, bai Funtzio Publikoan oro har sartzeari dagokionez; era berean, bat dator Europar Batasuneko erakundeek estatu kideekiko komunikazioetan gehien erabiltzen dituzten hiru hizkuntzekin.
Aurrekoari jarraikiz, honako hau
ERABAKITZEN DA:
Lehena.–José Javier Soto Blanco jaunak jarritako berraztertze-errekurtsoa ezestea, ulertzen baita deialdia zuzenbidearen araberakoa dela italiera baloratu gabe eta deialdian baloratzen direnez (ingelesa, alemana eta frantsesa) bestelako Europar Batasuneko ezein hizkuntzarik baloratu gabe.
Bigarrena.–Erabaki hau argitaratzea deialdi hau argitaratu zen bide berean.
Erabaki horren kontra honako errekurtso hauek paratzen ahal dira:
a) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta hortik aitzina.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2024ko irailaren 23an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2413910