206. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

3516/2024 EBAZPENA, irailaren 30ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, 319/2024 prozedura arruntean bideratutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea igortzen duena. Errekurtso hori Patricia Berzal Fernández andreak jarri zuen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan.

Patricia Berzal Fernández andreak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 19ko 246E/2024 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, ezetsi egin zen Patricia Berzal Fernández andrearen gora jotzeko errekurtsoa, zeina jarri baitzuen psikologoen gehienez ere hiru lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren behin betiko emaitzen aurka; hori guztia Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 17ko 2688/2022 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren barruan.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, sala horrek eskatu du igor diezaiotela administrazio espedientea, eta epatzeko deiak egin daitezela lege horren 49. artikuluan ezarritako moduan.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea Patricia Berzal Fernández andreak jarri duen eta 319/2024 prozedura arruntean bideratu den administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, eta haiek epatzea, autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, ebazpen hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, eta Patricia Berzal Fernández andreari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko irailaren 30ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa).

Iragarkiaren kodea: F2414177