204. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Mugikortasuna eta trafikoa arautzen duen udal ordenantza aldatzea. Hasierako onespena

Altsasuko Osoko Bilkurak, 2024ko irailaren 25an egin zen osoko bilkuran, Mugikortasuna eta trafikoa arautzen duen udal ordenantzaren aldaketa hasiera batean onetsi zuen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta interesa dutenek hura aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.

Altsasun, 2024ko irailaren 26an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2414010