204. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa, 2025ko prezio publikoen ordenantza fiskaletan eta arauetan. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2024ko irailaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen espediente bat, aldatzen dituena prezio publikoen ordenantza fiskalak eta arauak, 2025rako tarifak eta udal errentamenduak eguneratu behar baitira.

Onetsitako espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aipatutako espedientea behin betiko onetsi, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Zizur Nagusian, 2024ko irailaren 27an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2414051