2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SARTAGUDA
3/2024 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
Sartagudako Udalak, 2024ko irailaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 3/2024 aurrekontu aldaketaren espedientea, 2024ko aurrekontu orokor eta bakarrari dagokiona.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori guztia, jarraikiz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari (foru dekretu horrek garatzen du, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
Epe hori iragaten bada alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsiko da 3/2024 aurrekontu-aldaketa, eta argitaratu eginen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Sartagudan, 2024ko irailaren 26an.–Alkatea, José Ignacio Eguizábal Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2413922