2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
PUIU
Prezio publikoak 2025erako
Puiuko Udalak, 2024ko irailaren 20an egin osoko ohiko bilkuran, honako hau erabaki zuen:
Lehenengoa.–Onestea eta ezartzea ondoren aipatzen diren prezio publikoak:
UDALAK KIROL EDO KULTURA ARLOAN ANTOLATZEN EDO GAUZATZEN DITUEN IKASTAROAK EDO JARDUERAK.
–Ikastaroaren/jardueraren kostua erabiltzaileen artean zatitzetik ateratzen den zenbatekoa; gehienez 2,50 euro/ordu eguneko eta erabiltzaile bakoitzeko.
–Udalak horrelako ikastaroak/jarduerak egiteagatik dirulaguntzaren bat jasotzen badu, dirulaguntzaren zenbatekoa eragiketa honen emaitza izanen da: ikastaroaren kostu osoari dirulaguntzaren zenbatekoa kendu, eta ateratzen dena ikastaroaren erabiltzaileen artean zatitu.
JOKOAK, UDALAK ANTOLATZEN DITUEN JARDUERAK ETA SALMENTAK HERRIKO JAIETAN ETA BESTE JAIEGUN BATZUETAN.
–Udalak antolatutako herri-bazkarien kasuan, parte-hartzaileek ordainduko dute bazkariaren kostua partaideen artean zatitzetik ateratzen den zenbatekoa.
–Udalak antolatutako TOKA jokoaren kasuan, parte-hartzaile bakoitzak ordainduko du 2,00 euroko prezioa.
–Udalak antolatutako mus-txapelketaren kasuan, 10 euro bikote parte-hartzaile bakoitzeko.
–Udalaren zapi bakoitzeko: 3,00 euro.
–Enpresen publizitate-iragarkiengatik jaietako programan:
- Programaren orrialdearen laurden bat: 30 euro.
- Programaren orrialde erdia: 60 euro.
- Programaren orrialde oso bat: 120 euro.
Bigarrena.–Agintzea prezio publiko horiek argitara daitezela Nafarroako Aldizkari Ofizialean, iragarki-taulan eta Udalaren egoitza elektronikoan, auzotarrek horren berri izan dezaten.
Hirugarrena.–Alkatetzari ahalmena ematea gai honekin zerikusia duten dokumentuak sinatzeko eta izapidetzeko.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Puiun, 2024ko irailaren 23an.–Alkatea, Unai Labat Sánchez.
Iragarkiaren kodea: L2413804