204. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

2025erako zerga-tasak

Puiuko Udalak, 2024ko irailaren 20an egin osoko ohiko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Lehenbizikoa.–Onestea 2025erako zerga-tasak. Hona hemen zehatz-mehatz:

–Lurraren kontribuzioa: %0,40.

–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga (zirkulazioaren gaineko zerga). Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legean xedatutakoa.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: tarifa ofizialak. Indizea: %1.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3,50, ezarrita 35 euroko gutxienekoa, %3,5eko ehunekoa aplikatuta zenbateko hori gainditzen ez duten eraikuntza, instalazio eta obretarako.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga (gainbalioa):

  • Zerga-oinarria ezartzeko koefizienteak Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1955 Foru Legean xedaturikoak izanen dira.
  • Kuota likidatzeko zerga-tasari dagokionez, %10eko karga-tasa bakarra ezartzen da gehikuntzaren sortzealdi guztietarako.

–Etxebizitza hutsen gaineko zerga: Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 187. artikuluan zehaztutako zerga-oinarriari honako karga-tasa hauek aplikatuko zaizkio:

  • Lehen urtea: %0,25.
  • Bigarren urtea: %0,50.
  • Hirugarren urtea eta hurrengoak: %1,5.

Bigarrena.–Osoko Bilkuraren erabaki hau argitara dadila agintzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan (http://pueyo.sedelectronica.es/info.0), herritar orok jakin dezan.

Hirugarrena.–Alkatetzari ahalmena ematea, erabaki hau aplikatu eta gauzatzeko behar diren agiri guztiak sina ditzan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Puiun, 2024ko irailaren 23an.–Alkatea, Unai Labat Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L2413800