204. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

2025eko diru-bilketarako egutegia

Puiuko Udalak, 2024ko irailaren 20an egin ohiko osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Lehena.–Heldu den 2025ko diru-bilketarako, honako egutegi hau onestea:

–Ibilgailuen gaineko udal zerga.

  • Borondatez ordaintzeko epea, martxoan.
  • Bankuan helbideraturik daudenak martxoaren azken egunean kobratuko dira.

–Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa.

  • Lehen zatiaren ordainketa. Borondatez ordaintzeko epea, maiatzean.
  • Lehen zatiaren ordainketa. Bankuan helbideraturik daudenak maiatzaren azken egunean kobratuko dira.
  • Bigarren zatiaren ordainketa. Borondatez ordaintzeko epea, urrian.
  • Bigarren zatiaren ordainketa. Bankuan helbideraturik daudenak urriaren azken egunean kobratuko dira.

–Etxebizitza hutsen gaineko zerga.

  • Borondatez ordaintzeko epea, ekainean.
  • Bankuan helbideraturik daudenak ekainaren azken egunean kobratuko dira.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga.

  • Borondatez ordaintzeko epea, irailean.
  • Bankuan helbideraturik daudenak irailaren azken egunean kobratuko dira.

–Herri-lurrak eta errentamenduak.

  • Borondatez ordaintzeko epea, urrian.
  • Bankuan helbideraturik daudenak urriaren azken egunean kobratuko dira.

Bigarrena.–Aditzera ematea helbideratu gabeko ordainagiriak ordain daitezkeela haietan aipatzen den finantza-erakundearen edozein banku-bulegotan, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak adierazitako egunean pasako dira kontuetara.

Borondatez ordaintzeko epea iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Arautegi Orokorrean finkaturiko errekarguak ezarriko dira eta izapideak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Hirugarrena.–Osoko Bilkuraren erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzeko agintzea, eta herritarren eskura jartzea udal honen egoitza elektronikoan (http://pueyo.sedelectronica.es).

Laugarrena.–Alkatetzari ahalmena ematea, erabaki hau aplikatu eta gauzatzeko behar diren agiri guztiak sina ditzan.

Argitara ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Puiun, 2024ko irailaren 23an.–Alkatea, Unai Labat Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L2413798