2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN
Aldaketa, 2025rako zerga-tasa, tasa eta prezio publikoetan. Hasierako onespena
Azkoiengo Udalak, 2024ko irailaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2025rako karga-tasa, tasa eta prezio publikoak.
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe igarotzen bada, ordenantza fiskal honetako aldaketa behin betiko onetsiko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Azkoienen, 2024ko irailaren 27an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L2414060