204. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

3402/2024 EBAZPENA, irailaren 16koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu direla Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ingurumeneko goi mailako teknikarien lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian eskainitako lanpostuak.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak uztailaren 31n emandako 2867/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ingurumeneko goi mailako teknikarien lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko. Deialdia 2024ko 174. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 27koan.

Eskaerak aurkezteko epea bukatu denez eta izangai bakar bat ere aurkeztu ez denez, bidezkoa da deklaratzea bete gabe gelditu direla lehiaketan eskainitako lanpostuak.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko ko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumeneko goi mailako teknikarien bi lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiko lanpostuak bete gabe gelditu direla deklaratzea, ez baita izangai bakar bat ere aurkeztu.

2. Lekualdatze lehiaketaren hasierako esleipenaren ondorioz hutsik gelditu diren lanpostuak I. eranskinean jaso dira.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari eta Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko irailaren 16an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

I. ERANSKINA.–INGURUMENEKO GOI MAILAKO TEKNIKARIEN LANPOSTU HUTSAK

LANPOSTUA

DEPARTAMENTUA

LEKUALDATZEEN EREMUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

HERRIA

HIZKUNTZA EREMUA

SEXU DELITUEN ZIURTAGIRIA

HIZKUNTZAK

GIDABAIMENA

1438

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEP.

INGURUMEN ZUZ. NAG.

Funtzionarioa

Iruña

Mistoa

B

11744

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEP.

INGURUMEN ZUZ. NAG.

Funtzionarioa

Iruña

Mistoa

B

Iragarkiaren kodea: F2413742