204. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Kafetegia ezartzea, kultura arloko jarduerak antolatzea eta produktu artistikoen merkataritza gunea ezartzea

Aditzera ematen da ondotik zehazten diren espedienteak jendaurrean egonen direla udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua –foru lege horren bidez arautu ziren ingurumenean eragina duten jarduerak–). Interesdunek eskura izanen dituzte eskabide horiek udal bulegoetan, Armada etorbideko 2 zenbakian, 5. solairuan.

Espedientea: 2024-2333.

Titularra: Lizarraga Iriarte Alvaro eta Eduardo.

Jarduera: Establezimendu bat handitzea bertan kafetegi bat ezartzeko, kultura arloko jarduerak antolatzeko eta produktu artistikoen merkataritza gune bat ezartzeko.

Tokia: Gazteluko plaza 2, Iruña.

Iruñean, 2024ko irailaren 26an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2414042