2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORBAIZETA
Aldaketa, ordenantza fiskaletan, prezio publikoak arautzen dituzten arauetan eta zerga-tasetan 2025erako. Hasierako onespena
Orbaizetako Udalak, 2024ko irailaren 24an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen aldaketa batzuk egitea zenbait ordenantza eta arau fiskaletan eta/edo horiei dagozkien tarifei eta zerga-tasei buruzko artikulu edo eranskinetan, 2025ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatzeko.
ORDENANTZA FISKALA
–Lurraren kontribuzioa.
Lurraren kontribuzioaren gaineko karga-tasa %0,25ean finkatuko da, 2025ko urtarrilaren 1etik aitzina indarrean jarriko baita; hori guztia, bat etorriz Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 193.2 artikuluan ezarritakoarekin.
–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga.
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergan, berrogeita hamarreko (%50) hobaria aplikatuko zaie zero isuriko ibilgailutzat jotzen direnei, 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera; hori guztia, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 162. artikuluan aurreikusitakoaren arabera (Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoLegea).
PREZIO PUBLIKOAK
ORBAIZETAKO UR-HORNIDURAREN ETA SANEAMENDUAREN ZERBITZUA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALA
Honako tarifa hau erazarriko da ur-horniduraren zerbitzuagatik: 0,2700 euro/m³ (2025ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen du eragina).
Hasiera batez onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Orbaizetan, 2024ko irailaren 26an.–Alkatea, Ander Goikoa Fernández.
Iragarkiaren kodea: L2414096