204. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Jarduera-lizentzia ematea. Eskailera eramangarrien fabrika

Erriberriko Udaleko alkateak, Alkatetzaren irailaren 26ko 844/2024 Ebazpenaren bidez, ebatzi zuen sailkatutako jarduera-lizentzia bat ematea honako datu hauek dituen jarduerarako:

Sustatzailea: Escaleras Arizona SL.

Jarduera: Eskailera eramangarrien fabrika.

Tokia: "La Nava" industrialdea, H kalea, proiektuaren arabera.

Udala: Erriberri.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da lizentzia eman dela, jarraikiz martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 53.3 artikuluan ezarritakoari. Dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua (foru lege horren bidez arautu ziren ingurumenean eragina duten jarduerak.

Erriberrin, 2024ko irailaren 26an.–Alkatea, Josu Etxarri Sueskun.

Iragarkiaren kodea: L2414020