204. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

2025rako zerga-tasak. Hasierako onespena

Odietako Udalak, 2024ko irailaren 24an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean izanen diren diru-sarreren arauketa, zerga-tasak, tasak, prezio publikoak eta abar bitarteko direla.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten Udalaren Idazkaritzan eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), indarreko testuaren arabera.

Aldi hori iraganik, inork ez badu erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat joko dira aurreikusitako diru-sarrerak.

Erripan (Odieta), 2024ko irailaren 24an.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L2414049