204. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

7/2024 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2024ko 179. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 3an, 7/2024 aurrekontu-aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluak arau beraren 18. artikuluari dagokionez xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Gastu-partida:

1-5330- 2120000 "Hirigintzako hainbat eraispen", 160.000,00 euro.

Finantzaketa: kreditu-gehigarria, partida honetatik:

1-87000 "Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako", 160.000,00 euro.

Mendabian, 2024ko irailaren 26an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2414038