204. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Taberna-jatetxea eta ikasgela irekia kiroldegian

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48. artikuluan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua –17/2020 Foru Legea, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena–).

Jarduera: taberna-jatetxea eta ikasgela irekia irekitzea Lesakako kiroldegian.

Sustatzailea: Lesakako Udala.

Tokia: Lesakako 2. poligonoko 489. lurzatia.

Lesakan, 2024ko irailaren 27an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2414091