2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRURTZUN
Musika Eskolako tasak arautzen dituen 10. zerga-ordenantzaren eta Gaztetxokoa erabiltzeagatik ordaindu beharreko tasen arauak jasotzen dituen 19. zerga-ordenantzaren aldaketa. Behin betiko onespena
Irurtzungo Udalbatzak, 2024ko ekainaren 5ean egindako osoko bilkuran, hasierako onespena eman zion Musika Eskolako tasak arautzen dituen 10. zerga-ordenantza eta Gaztetxokoa erabiltzeagatik ordaindu beharreko tasen arauak jasotzen dituen 19. zerga-ordenantza aldatzeari.
Hasierako onespenaren iragarkia 2024ko 140. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 9an, baita Udalaren iragarki-taulan ere, eta horren ondotik jendaurrean egoteko epea iragan da inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe. Beraz, egindako aldaketak behin betiko onetsitzat jotzen dira.
Argitara ematen da orok jakin dezan, eta bete dadin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Irurtzunen, 2024ko irailaren 23an.–Alkatea, Unai Razkin Iriarte.
10.–MUSIKA ESKOLAKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA
1. artikulua. Zerga-egitatea.
Musika Eskolako tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren arabera, zerga-egitatea Irurtzungo Udalaren Musika Eskolan matrikulatzea eta klaseetara joatea da.
2. artikulua. Ordaindu beharra.
Ordaindu beharra sortzen da Irurtzungo Udalaren Musika Eskolan izena ematean eta matrikula egitean.
3. artikulua. Subjektu pasiboak.
Ondoko hauek daude beharturik ordenantza honetan ezarritako tasak ordaintzera:
a) Irurtzungo Udalaren Musika Eskolan izena eman eta matrikula egiten duten ikasleak.
b) Ikasleak adin txikikoak badira, haien legezko ordezkariak.
4. artikulua. Kuotak eta sortzapena.
a) Hileko kuotak:
–Irurtzungo, Itzako, Imozko, Ollarango eta Arakilgo ikasleak: 40 euro irakasgai bakoitzeko, hilean.
–Irurtzungo, Itzako, Imozko, Ollarango eta Arakilgo ikasleak, familia ugarikoak badira edo familia bateko bigarren kideak badira: 28 euro irakasgai bakoitzeko, hilean.
–Beste herrietako ikasleak: 86 euro irakasgai bakoitzeko, hilean.
–Irakasle diren ikasleak: 40 euro irakasgai bakoitzeko, hilean.
b) Urteko matrikula: 40 euro ikasturte bakoitzeko.
c) Atakondoa Ikastetxe publikoko musika lantegia: 150 euro ikasturteko.
5. artikulua. Atzera egiteak.
Matrikularen tasa eta musika lantegiaren tasa honako kasu honetan baino ez dira itzuliko: ikasturteko lehen astean idatziz jakinaraziz gero jarduera utziko dela. Gainerako kasu guztietan matrikulagatik ordaindutako zenbatekoa ez da itzuliko.
19.–GAZTETXOKOA ERABILTZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASEN ARAUAK
1. artikulua. Zerga-egitatea.
Zerga-egitatea Gaztetxokoa erabiltzea da.
2. artikulua. Subjektu pasiboak.
Ordenantza honetan ezartzen diren tasak erabiltzaileen legezko ordezkariek ordaindu behar dituzte.
3. artikulua. Kuota.
Urteko kuota 20 eurokoa izanen da.
4. artikulua. Sortzapena.
Tasa ikasturte bakoitzeko inskripzioa formalizatzen denean sortuko da.
5. artikulua. Hobaria.
Kuotaren %75erainoko hobaria emango zaie Gizarte Zerbitzuek aldeko txostena eman duten erabiltzaileei.
Iragarkiaren kodea: L2413816