204. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Ordenantza fiskala, arautzen dituena ibilgailu elektrikoak kargatzeko zutoinak erabiltzeagatiko prezio publikoak. Hasierako onespena

Garinoaingo Udalak, 2024ko irailaren 20an egin osoko ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ordenantza fiskal bat, arautzen dituena ibilgailu elektrikoak kargatzeko zutoinak erabiltzeagatiko prezio publikoak.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Epe horretan edozeinek aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan, eta aurkezten ahalko ditu egoki iritzitako alegazioak. Halaber, interesdunen eskura egonen da Udal honen egoitza elektronikoan (https://garinoain.sedelectronica.es).

Jendaurreko aldia iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsiko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Garinoainen, 2024ko irailaren 23an.–Alkatea, Eva Martínez Catalán.

Iragarkiaren kodea: L2413819