2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARINOAIN
2025erako zerga-tasak
Garinoaingo Udalak, 2024ko irailaren 20an egin ohiko osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:
Lehenbizikoa.–Onestea 2025erako zerga-tasak. Hona hemen zehatz-mehatz:
–Lurraren kontribuzioa: %0,315.
–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga (zirkulazioaren gaineko zerga): Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legean xedatutakoa.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: %1,34.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4.
–Etxebizitza hutsen gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 187. artikuluan zehaztutako zerga-oinarriari honako karga-tasa hauek aplikatuko zaizkio:
- Lehen urtea: %0,25.
- Bigarren urtea: %0,50.
- Hirugarren urtea eta hurrengoak: %1,5.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga (gainbalioa):
- Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak ezarriko ditu sortzealdi bakoitzerako koefizienteak.
- %15eko karga-tasa ezartzen da urtebete baino gutxiago eta hiru urte arteko sortzealdietarako, biak barne, eta 16 eta 20 urte bitarteko sortzealdietarako, biak barne.
- %20ko karga-tasa ezartzen da 4 eta 15 urte bitarteko sortzealdietarako, biak barne.
Erabaki honetan ezarri gabeko karga-tasetarako, horiek arautzen dituzten ordenantzei eta erabakiei jarraituko zaie.
Bigarrena.–Osoko Bilkuraren erabaki hau argitara dadila agintzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan (http://garinoain.sedelectronica.es), herritar orok jakin dezan.
Hirugarrena.–Alkatetzari ahalmena ematea, erabaki hau aplikatu eta gauzatzeko behar diren agiri guztiak sina ditzan.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Garinoainen, 2024ko irailaren 23an.–Alkatea, Eva Martínez Catalán.
Iragarkiaren kodea: L2413818