2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXALAR
1/2024 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
Aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia argitaratu zen 2024ko 169. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 20koan. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aurrekontu-aldaketa behin betiko onesten da eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoarekin (foru-dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).
Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketa:
01/2024 AURREKONTU-ALDAKETA
| ZENBATEKOA (eurotan) |
KREDITU BEREZIA |
1.4500.6190000 | LEB Libreki Erabaki Beharreko asignazioa - Azpiegituren inbertsioak | 45.307,91 |
FINANTZAZIOA |
Eragindako baliabideengatiko diruzaintzako gerakina | 45.307,91 |
Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko.
Etxalarren, 2024ko irailaren 25ean.–Alkatea, Xabier Etxarte Miquelestorena.
Iragarkiaren kodea: L2414076