204. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Aldaketa, honako honetan: ordenantza, arautzen dituena udal lokalen, kultur etxearen eta igerilekuetako instalazioen erabilera. Hasierako onespena

Etxalarko Udalak, 2024ko irailaren 25ean eginiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ondoko ordenantzan ezarritako tasen aldaketa:

–Udal lokalen, kultur etxearen eta igerilekuetako instalazioen erabilera arautzen dituen ordenantza.

Aldaketak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza fiskalen aldaketak behin betikoz onetsita geldituko dira eta behin betiko testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Etxalarren, 2024ko irailaren 26an.–Alkatea, Xabier Etxarte Miquelestorena.

Iragarkiaren kodea: L2414071