2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRO-ZILBETIKO HERRI-LURREN BATZARRA
Aldaketa, herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzan. Hasierako onespena
Erro-Zilbetiko Herri-lurren Batzarrak, 2024ko irailaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzan.
Onetsitako ordenantzaren aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Legea).
Jendaurreko epea inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsiko da herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantza, eta haren behin betiko testua emanen da argitara.
Erro-Zilbetin, 2024ko irailaren 18an.–Erroko Kontzejuko burua, Isidro Murillo Oroz, eta Zilbetiko Kontzejuko burua, Simón Olóndriz San Martín.
Iragarkiaren kodea: L2414116