2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CINTRUÉNIGO
Jarduera-lizentziaren eskaera. Biltegi orokorrerako nabea
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).
Eskatzailea: Antonio Pérez Gabarre.
Jarduera: jarduera sailkaturako espedientea, biltegi orokorrerako naberako.
Tokia: I industrialdea, I karrika, 5. lurzatia.
Cintruenigon, 2024ko irailaren 23an.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.
Iragarkiaren kodea: L2413805