204. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

14/2024 FORU LEGEA, urriaren 1ekoa, 2024ko aurrekontuan Nafarroako Gobernuko zenbait departamenturi guztira 358.282 euroko aparteko kreditua ematekoa.

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, 2024KO AURREKONTUAN NAFARROAKO GOBERNUKO ZENBAIT DEPARTAMENTURI GUZTIRA 358.282 EUROKO APARTEKO KREDITUA EMATEKOA.

ZIOEN AZALPENA

Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuak, Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitaleko Departamentuak, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuak eta Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuak txostenak igorri dituzte, non agertzen baita 2024an zenbait gasturi aurre egin beharra dagoela horietarako aurrekontu-partida egokirik egon gabe.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 48. artikuluaren lehen paragrafoak ezartzen du ezen, hurrengo ekitaldira arte berandutu ezin den gasturen bat aurrekontu indardunaren kargura egin behar bada horretarako krediturik egon gabe, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, foru-lege proiektu bat bidaliko diola Nafarroako Parlamentuari, aparteko kreditu bat ematekoa. Orobat, haren bigarren paragrafoan xedatzen denez, edozein gastu-programatako beste kreditu erabilgarri batzuekin finantzatzen ahal da aparteko kreditua, are Parlamentuak zuzenketen ondorioz edo foru lege horren xedapenak direla-eta berariaz onetsitako kredituetatik datozenekin ere.

1. artikulua. Aparteko kreditua ematea.

Guztizko zenbatekoa 358.282 eurokoa duen aparteko kreditua ematen da 2024ko aurrekontuaren kargura, Nafarroako Gobernuko departamentu batzuen beharrak finantzatzeko.

Kreditu hori aurrekontu-partida hauetan aplikatuko da:

AURREKONTU-PARTIDA

ZENBATEKOA

031000 03100 4609 462103 SEM Iruñeko Udalarekiko hitzarmena, sarean ikuspegi dialogikoz lan egitekoa

123.282

210002 21400 4609 922103 Toki erakundeentzako transf. Erronkari, Otsagabia, Garralda, Auritz, Erro, Aurizberri eta Luzaide ikastetxe publikoen funtzionamendu-gastuak

120.000

820001 82500 7819 425211 Anizko energia-komunitatearentzako dirulaguntza

30.000

820001 82500 7609 425223 Arbeitzako Kontzejuarentzako dirulaguntza, energia-komunitateak sustatzekoa

7.000

920005 93100 4819 231B59 Hitzarmena, erabateko inklusioarekin, "Inklusiorako eraldaketa digitala Nafarroan" proiekturakoa

38.000

A50000 A5000 7609 3361E9 Uharteko Udalarentzako transferentzia: Entrenamendurako futbol-zelaia egitea

40.000

2. artikulua. Aparteko kredituaren finantzaketa.

Aipaturiko 358.282 euroko zenbatekoa duen aparteko kreditu hau honako partida hauetan erabilgarri dagoen kredituaren kargura finantzatuko da:

AURREKONTU-PARTIDA

ZENBATEKOA

031000 03100 4609 462100 SEM Toki erakundeekiko hitzarmenak, sarean ikuspegi dialogikoz lan egitekoak

123.282

210002 21400 4809 922100 PIRIBIZI dirulaguntzak: Pirinioetan erronka demografikoari aurre egitea

120.000

820001 82500 7609 425219 (E) Baztango Anizko herriarentzako dirulaguntza, energia-trantsizioko proiektu baterakoa

30.000

820001 82500 7609 425222 (E) Arbeitzako Kontzejuarentzako dirulaguntza, energia-komunitate bat sortzekoa

7.000

920005 93100 7819 231B08 (E) Hitzarmena, ERABATEKO INKLUSIOArekin, "Inklusiorako eraldaketa digitala Nafarroan" proiekturakoa

38.000

A50000 A5000 7609 3361C9 (E) Uharteko Udalarentzako transferentzia: Futbol-8ko zelaian soropil artifiziala jartzea

40.000

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru lege honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua izan eta biharamunean hartuko du indarra.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta "Estatuko Aldizkari Ofizialera" igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Iruñean, 2024ko urriaren 1ean.–Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria, María Chivite Navascués.

Iragarkiaren kodea: F2414215