2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Ekitaldiak antolatzea
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Udalaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten. Hori guztia, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).
Sustatzailea: Obrador Aristregui SL.
Jarduera: ekitaldiak antolatzea.
Tokia: 2. poligonoko 480. lurzatia (Jauregiko Bidea kalea 2, Aratzuri).
Oltza Zendean, 2024ko irailaren 20an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.
Iragarkiaren kodea: L2413861