2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CÁRCAR
Jarduera-lizentziaren eskaera. Ibilgailuak hornitzeko instalazioak eraberritzea
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48. artikuluan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua –17/2020 Foru Legea, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena–).
Espedientea: 142885C.
Jarduera sailkatua: ibilgailuak hornitzeko instalazioa eraberritzea.
Sustatzailea: Combustibles Piudo SL.
Tokia: 1. poligonoko 651. lurzatia. Cárcar.
Carcarren, 2024ko irailaren 24an.–Alkatea, Teresa Insausti Sola.
Iragarkiaren kodea: L2413855