204. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

2025rako ordenantza fiskalak eta karga-tasak. Hasierako onespena

Caparrosoko Udalak, 2024ko irailaren 26an egin bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten tributu bidezko diru-sarreren gainean eta prezio publikoen gainean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen:

Lehenbizikoa.–Nahitaez ordainarazi beharreko zergak. Hasiera batez onesten dira karga-tasak, koefizienteak eta indizeak, Udalak nahitaez ordainarazi beharreko zergei dagokienez, indarra izan dezaten 2025ko urtarrilaren 1etik aurrera: ez dira igoko 2024an indarrean izan direnen aldean.

Bigarrena.–Hasiera batez onestea terraza eta beladoreak paratzea eta erabiltzea arautzen duen ordenantza.

Hirugarrena.–Onesten dira 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten gainerako tasen eta prezio publikoen tarifen eta kuoten zenbatekoak: ez dira igoko 2024an indarrean izan direnen aldean.

Bosgarrena.–Atzeratu egin da Udalaren kirol instalazioak erabiltzeagatiko eta José Ramón Zalduendo zahar-etxeko zerbitzuengatiko 2025rako tarifei buruzko erabakia, 2024an metatutako kontsumoko prezioen igoera zein den jakin arte. Erabaki hori hartu bitartean, beraz, indarrean jarraituko dute egungo prezioek.

Bosgarrena.–Zerga-tasak, prezioak, tasak eta ordenantza fiskalen aldaketak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek udal bulegoetan espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, behin betiko onetsiko dira zerga-tasak, prezioak, tasak eta ordenantza fiskalen aldaketak, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Jendaurrean dauden bitartean ordenantza fiskalen edo tipo, tasa edo prezioen aldaketa zehatzen aurka aurkezten diren erreklamazioak eta alegazioen kasuan, osoko bilkurak behin betiko onespena eman beharko die aldaketa eta tasa horiei. Horrek, dena den, ez dio eragingo espedientearen gainerako tramitazioari, behin betiko onetsitzat joko baita berariazko akordiorik behar izan gabe.

Seigarrena.–Erabaki honetan jasotako zenbateko eta prezio guztiek 2025ko urtarrilaren 1etik aurrera hartuko dute indarra, aurreko izapideak betetakoan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Caparroson, 2024ko irailaren 27an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2414083