204. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Jarduera-lizentziaren eskaera. Olanen, pergolen eta kristalezko gortinen erakusketa eta salmenta

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).

Sustatzailea: Toldos Saldise SL.

Jarduera: olanen, pergolen eta kristalezko gortinen erakusketa eta salmenta.

Tokia: Gipuzkoa etorbidea 10, Aitzoain.

Berriobeitin, 2024ko irailaren 24an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.

Iragarkiaren kodea: L2413839