204. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

2025eko karga-tasak. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2024ko irailaren 26an egin ohiko osoko bilkuran, 2025eko ekitaldiko karga-tasak ezartzea eta hasiera batean onartzea erabaki zuen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin bat, erabakia jendaurrean paratuko da, aldez aurretik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen iragarki-oholean iragarrita. Horretarako, hogeita hamar egun balioduneko epea izanen dute, gutxienez, auzotar eta interesdun legitimoek espedientea aztertzeko eta erreklamazioak, eragozpenak edo oharrak egiteko.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, erabakia behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Baztanen, 2024ko irailaren 26an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2414122