2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Epatzea administrazioarekiko auzi-errekurtsoetan: 171/2024 prozedura arrunta
Honen bidez jakinarazten da Red Eléctrica de España SAk administrazioarekiko auzi-errekurtso bat jarri duela honako berraztertzeko errekurtso honi emandako baiespen partzialaren aurka: berraztertzeko errekurtsoa, energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko instalazioen, gasbideen eta oliobideen bidez tokiko jabari publikoa modu pribatiboan erabiltzearen edo aprobetxamendu berezia egitearen ondoriozko tasaren likidazioaren aurkakoa. Orobat, berraztertzeko errekurtso horrek, zeharka, honako ordenantza fiskal honek dioenari ere aurka egiten dio: Altsasuko Udalaren ordenantza fiskala, tasa arautzen duena herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko instalazioentzat, gasbideentzat eta bestelako hidrokarburoen instalazioentzat. Errekurtso hori Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 1. Epaitegian ari dira tramitatzen, 171/2024 prozedura arrunt gisa.
Aipatu ordenantzak xedapen orokorraren izaera duenez gero, eta interesdun kopuru zehaztu gabe bati eragiten dionez gero, iragarki honen bidez interesdunak epatzen dira, delako prozeduran demandatu gisa ager daitezen, bederatzi eguneko epean, agertzeko dei hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean agertzen denetik aitzina; hori guztia, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluaren 1., 2. eta 4. ataletan xedatuari jarraikiz (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legea).
Altsasun, 2024ko irailaren 26an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2414016