202. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3395/2024 EBAZPENA, irailaren 16koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, behean aipatzen diren izangaiak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen dituena, haur-hezitzaileen lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 27ko 2474/2022 Ebazpenaren bidez, zenbait sarrera-prozeduraren deialdiak onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko C mailako lanpostu batzuetan, haren II. eranskinean zerrendatzen zirenetan, gehieneko plaza kopuru bat salbuespenez merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 196. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 3koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 110/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko urtarrilaren 23an.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 937/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko martxoaren 16an.

Merezimendu-lehiaketaren baremazioa bukatuta, kalifikazio-epaimahaiak puntuazio handiena zuten eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzen zituzten izangaiak izendatzeko proposamena egin zuen. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko otsailaren 13an, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 25eko 1197/2024 Ebazpenaren bidez izendapena egin zen.

Horretarako zuten epearen barruan, Vanessa Arrastia Sanchotena andreari eta Eider Ostiz Menaya andreari borondatezko eszedentziak eman zitzaizkien, lanpostuaz jabetu ziren egunetik aurrerako ondorioekin, une horretan beste lanpostu batean ari zirelako administrazio publiko honetan edo beste batean, eta Catalina de Diego Velasco andrea ezin izan zen izendatu, deialdiaren 2.4 oinarrian ezarritako baldintza betetzen ez zuelako.

Deialdiaren 9.4 oinarriak ezartzen du ezen izangaia funtzionario bihurtu eta, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, indarreko araudian ezarritako kasuetan, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik, kasuko lanpostu hutsa ere deialdiaren 8.4 atalean xedatzen den moduan beteko dela.

Aurrekoa kontuan hartuta, izendapen-proposamena osatu zen, eta bertan sartu ziren Elvira María Díaz de Cerio García andrea, María Rosario Autor Tejada andrea eta María Teresa Huerto Calero andrea, hurrengo izangaiak zirelako.

María Rosario Autor Tejada andreak uko egin zion aipatutako hautaketa-prozesuari.

Gainerako izangaiek aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta eskatzen diren betebeharrak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Elvira María Díaz de Cerio García andrea eta María Teresa Huerto Calero andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, haur-hezitzaileen lanpostua betetzeko.

2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Izendatutako izangaiek 2024ko urriaren 15ean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuan.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Adieraztea Teresa Huerto Calero andreak euskarazko jakite-maila zehaztuta duten lanpostu elebidunak betetzeko prozesuetan besterik ezin izanen duela parte hartu, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 33.2 artikuluak ezartzen duen moduan.

5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta adieraztea argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, eta ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin bat.

Iruñean, 2024ko irailaren 16an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTUA

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HERRIA

ESKUALDEA

HIZKUNTZA

SEXU DELITUEN ZIURTAGIRIA

DIAZ DE CERIO GARCIA, ELVIRA MARIA

0002981

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

SANTA TERESA HE

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

X

HUERTO CALERO, MARIA TERESA

0002906

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

NUESTRA SEÑORA DE LOS ÁNGELES HE

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

E C1

X

Iragarkiaren kodea: F2413647